Bai, ikusezinarena egiteko teknika bitxi bat baliatzen du harrapakariengandik babesteko, Hubert Larcher-ek ikertutako eta thanatose edo biostase bataiaturiko teknika, hain zuzen ere. Honela deskribatzen zigun Bernard Boitardek bere Museo de Historia Natural liburuan:

Si, por ejemplo, pasa por encima de la abubilla un cuervo, esta se agacha tocando su vientre al suelo, extendiendo las alas y la cola, que la rodean a modo de una corona; y doblando la cabeza sobre la espalda, presenta el pico hacia arriba, en cuya extraña postura tomaríase al ave por un trapo viejo”.

http://www.gettyimages.com/detail/89161499/De-Agostini

Christian Segonne frantziarraren bideo honek birritan jasotzen du konportamendu bitxi hau:



Granja honetako ahuntzek ere polito ikasia dute trikimailu hori:

Bere kolore eta itxura ikusgarria gorabehera, lurrean zaila da argioilarra ikustea, magiaz desagertuta balego bezala izkutatzen baita. Horretan lagungarria du bere kolore gorrixta edo okrea, gustukoak dituen lur lehorretan paisaiarekin erraz nahasten dena. Defentsa modu honek huts eginez gero, beti izango ipurtatsak darabilen teknika kimikoa: erasotzaileari propulsio kirasduna jaurtikitzea.

Defentsarako arma hauek ez dira, jakina, argioilarrarenak bakarrik. Zankaluze-aren (Himantopus himantopus) txitoek ere hilarena egiten dute etsaiak aldenarazteko, eta itxas-txorietan hainbat dira ixurki kirasduna botatzen dutenak, Procellariiformeen familiakoak: fulmarus glacialis, Hydrobates pelagicus, frantsesez petit puant izena hartzen duena, eta Puffinus jenerokoren bat, besteak beste.

Kamuflatzeko daukan abilezia horregatik edo bestela, transparentziarekin ere lotu izan da hegazti hau herri kulturan eta mitologian. Hori, ordea, sineskeren sailean kontatuko dugu.

Entradas antiguas